Aldaketa Klimatikoaren Legean isuri garbiak aintzat hartzea eskatu du Imazek, “enplegu industrialik bestelako herrialdeetara” ez esportatzeko

Repsoleko Kontseilari Ordezkari Josu Jon Imazek Aldaketa Klimatikoaren Legea berraztertzea eskatu du gaur goizean Bilbon CO2 isuri garbiak aintzat hartzeko, produktuaren bizitza-ziklo osoa barne, zuzenekoak bakarrik hartzea “atzeragarria”  delako, eta “CO2 isuriak eta enplegu industrialak bestelako herrialdeetara esportatzeko modurik onena”.  Imazek Deusto Business Alumniren hitzaldi-solasaldi batean parte hartu du.

Bere hizketaldian, egun tramitatzen ari den Aldaketa Klimatikoaren Legea izan du aztergai eta nabarmendu duenez isuri zuzenez mintzatzea eta isuri garbiak aintzat ez hartzea “norbere buruari tranpak egitea da”.  Imazen irudiko, “erregulazioan jarri behar da fokua”  trantsizio energetikora moldatzeko.

Horrela, hidrogenoa aipatu du “bektore energetiko”  gisa, baina erantsi du hidrogenoaren zenbakiak bakarrik izango direla bideragarriak horren ekoizpenerako garraio eta banaketa elektrikorako bidesarien ordainketa ezereztuz gero. Horrela bakarrik izango da hidrogenoa  “lehiakorra”.

Imazek trantsizio “lehiakor eta bidezkoa”  eskatu du, “neutraltasun teknologikoan”  oinarritutakoa. “Utz dezagun teknologiak lehia daitezen”,  laburtu du, “buletinean dekretu bidez mugarik sartu gabe trantsizioan zein sektore sartzen diren eta zeintzuk ez erabakitzeko”.