María Josefa Huarteren Bilduma Arte Ederren Museoan ikusteko azkeneko egunak

María Josefa Huarteren Bilduma Arte Ederren Museoan ikusi!
Datorren astelehen honetan, urriak 12, Bilboko Arte Ederren Museoan María Josefa Huarte Bilduma ikusteko aukera amaituko da.

47 lanek osatua (horietako 41 Bilbon daude ikusgai), bilduman aipatzekoak dira Jorge Oteiza, Pablo Palazuelo eta Antoni Tàpiesen lan-multzoak. Horiekin, eta 19 artista batzeraino, Pablo Picasso, Mark Rothko, Vasili Kandinsky, Eduardo Chillida, Eusebio Sempere edo Manuel Millaresen gisako figura entzutetsuak daude.

María Josefa Huarte (1927-2015) Madrilen finkatutako nafar enpresarien familia garrantzitsu batean sortu zen eta bere mezenasgo artistikoak bere garaiko proposamen berritzaileenetakoak bultzatu zituen.

Erakusketa honetarako pinakotekak Nafarroako Unibertsitatea Museoaren laguntza eta Petronorren babesa izan du.