Petronor, Iberquimia sarietan enpresa iraunkor gisa saritua

Rafael Gonzalez eta Iñaki Sendin sariarekin.
Petronorrek “enpresa iraunkorra” saria jaso du gaur Bilbao Exhibition Centerren izandako Iberquimia industria-berrikuntzako kongresuan.

Iñaki Sendinek, Petronorren Segurtasun, Ingurumen eta Kalitate gerenteak, Iberquimia saria jaso du, Euskadin lehen aldiz egin den kimika-sektorearen topaketa honetan. Sendinek eskerrak eman nahi izan ditu “gonbidapenagatik eta ekitaldi hau egungo egoeran garatzeagatik”.  Gainera, esker onez jaso du saria “gero eta lan nabarmenagoa den, Petronorren etengabeko eraldaketa, aintzatesteagatik”.

Jardunaldiaren helburua izan da bederatzi enpresaren garapen eta proposamenak Euskal Autonomia Erkidegoko profesionalengana hurbiltzea. Beren eskaintzak aurkeztu eta eztabaidatu dituzte hiru mahai-ingurutan, energia-eraginkortasunari, 4.0 industriari zein mantenuari, eta ingurumenari buruzkoak.

Zehazki, Rafael Gonzalez Petronorren Process Control & Optimization Manager-ak moderatu du 4.0 industriako zein mantenuko mahai-ingurua.