Petronorrek asfaltoen kalitate berriak garatu ditu nazioarteko merkatuan lehiatzeko

Petronorrek asfaltoentzako kalitate berriak garatu ditu formulazio berri baten bitartez. CALNUFALT deritzon proiektuan, fabrikazio-prozesua optimizatu eta azpiegiturak egokitzeko zenbait jarduketa ere aurreikusi dira, nazioarteko merkatuan Muskizko findegia lehia-abantaila argiarekin posizionatzeko asmoz.

2017an, fuel-olioaren eskarian pixkanaka-pixkanaka gertatzen ari zen murrizketaren aurrean eta itsas erregaietan erregulazio berriak ezarriko zirela ikusita, CALNUFALT proiektua jarri zen abian, asfaltoen merkatuak handitzen lagunduko zuen estrategia bat garatu eta fuel-olioaren ekoizpena minimizatzeko, betiere findegiaren destilazio-mailari eutsiz eta zero fuel-olioaren mailara iritsiz, egoerak hala eskatzen duenean.

Proiektu honen bidez, asfaltoen fabrikazio-prozesua aldatu nahi da, azpiegitura egokituz asfaltoen kalitateak lerroka formulatzeko, eta itsas instalazioak moldatuz asfaltoak garraiatzen dituzten itsasontzien kargarako egokitutako atrakaleku bat izateko.

Asfaltoen kalitate berriak ekoiztea xede duen CALNUFALT proiektuak Petronorren estrategiari jarraitu dio fintze-prozesuaren optimizazio eta eraginkortasun globalari dagokionez, eta horrela, Europako Batzordeak eta H2020 programak energia-eraginkortasunean zein karbono gutxiko teknologien arloan ezarri dituzten jarraibideekin bat egin du zuzen-zuzenean.

ZL-2019/00402 proiektua – CANUFALT. ENPRESEN I+G-ren ALDEKO LAGUNTZA PROGRAMA – HAZITEK.

2014-2020 ESKUALDEEN GARAPENERAKO EUROPAR FUNTSAREN (FEDER) BITARTEZ EUSKO JAURLARITZAK ETA EUROPAR BATASUNAK KONFINANTZATUTAKO EGINTZA.