‘Migraciones internas y su aportación al desarrollo de Bizkaia (1950-1980)’ liburua aurkeztu dute, iragan industriala ahanzturatik babestu nahi duena

"Migraciones internas y su aportación al desarrollo de Bizkaia (1950-1980)" liburua.
Ramón Rubial Fundazioak “Migraciones internas y su aportación al desarrollo de Bizkaia (1950-1980)” liburua aurkeztu du gaur, Petronorren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen lankidetzak ahalbidetutakoa. Ia 300 orrialdetan zehar, zenbait egilek desarrollismoarekin, aipatutako epean lurraldean izandako ekintzailetzarekin edo lanbide heziketa industrialarekin lotutako gaiak jorratzen dituzte, besteak beste.

Lana Luis Castells historialariak eta Amaia Izaola eta Imanol Zubero soziologoek koordinatu dute eta Eduardo J. Alonso Olea, Ander Delgado eta José Antonio Pérez historialari eta EHUko irakasleen ekarpenak biltzen dira bertan. Euren bokazioa Bizkaiaren orainaren oinarri den iragan industriala ahanzturatik babestea da, eta baita hori ahalbidetu zuten pertsonen eginkizuna ezagutaraztea ere.

Petronorreko presidente Emiliano López Atxurraren aburuz, lan honek “lurraldearen ehun produktiboa izan dena ezagutzeko balio du, sorburu izan duen kultura”  eta baita  “aldaketa sakonak eta erronka teknologiko eta produktiboak dituen gizartetik aurrean ditugun desafio itzelei aurre egiteko”  ere.