Eusko Jaurlaritzak simulazioa egingo du gaur, asteazkena

Eusko Jaurlaritzaren Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak, Aveq-Kimikarekin batera, jakinarazi nahi du, gaur, abenduak 2, Muskizen, Santurtzin (Bilboko Portua) eta Zierbenan (Luzero Muturra) instalatuta dauden istripu kimikoak iragartzeko alerta-sirenak aktibatuko direla, inoiz izan daitezkeen isuri kimiko hipotetikoen aurrean gertu egon ahal izateko. Saio hau Seveso araudia dela eta, kanpora isuriak bota ditzaketen industria kimikoen segurtasunaren inguruan noizik behin egin ohi diren aldizkako simulazioetako bat izango da. Muskizen alerta-sirenak goizeko 10:00ak inguruan entzungo dira, aldiz Santurtzin, portuan, 11:00etan joko dira. Ordu erdi beranduago, 11:30etan, Luzero Muturrean, Zierbenan, entzungo dira.

Zuzendaritzak berak adierazi bezala, saio hauek derrigorrez egin behar izaten dira tarteka-marteka, balizko larrialdi kimiko baten aurrean herritarren segurtasuna bermatu ahal izateko.

Europar araudiek agintzen dutenez gero, era honetako simulazioak egin izan dira aurretik ere Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat udalerritan, Lantaronen adibidez. Bihar, Hernanin egingo da.

Era berean, alerta-sirenak aktibatzearekin batera, SOS Deiaken APParen tresna berria jarriko da martxan: “Alderantziko 112”. Horrela, Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentrotik autobabes-mezua bidaliko zaie aplikazio hori instalatuta duten gailu guztiei, baldin eta geolokalizatzea ahalbidetzen badute eta ihes toxikoaren ereagin-eremuan badaude.

Zer gerta ere, Petronorretik kanpo Eusko Jaurlaritzak eragindako simulazioa izango eta, horretara, ez du ezelango jarrera berezirik egin beharrik eskatuko Findegiaren barruan.