Iñigo Cobelok aurrerapausoak eskatu ditu araudian eta erregulazioan sektore elektrikoaren “trantsiziozko” sasoi honetan

Kontsumitzailearentzat energia eta mugikortasun-zerbitzuei buruzko Energia Klusterraren topaketa sektorialean Iñigo Cobelo Edinor-eko negozio-garapeneko zuzendaria aritu da eta sektore elektrikoarentzat “trantsiziozko” jo duen den sasoi honetan arautegi eta erregulazio mailan aurrerapausoak eskatu ditu.

Sorkuntza banaturako aurten abiatutako Petronorreko eskumendeko arduradunak Athleticekin iraunkortasuneko kide modura sinatutako hitzarmena nabarmendu du, San Mameseko estalkian eguzki-komunitatearen sorreran gauzatzen ari dena.

Online bileran pandemiak sektore elektrikoan izandako eragina eta espero den eboluzioa aztertu dira, elkarteak abian jarritako ekinbideak eta pizkunde ekonomikorako laguntzen eskutiko aukerak barne.

Amaitzeko, parte hartu duten beste enpresen arteko Ibil-eko Txetxu Arzuagak ibilgailu elektrikoen birkargarako azpiegituren desafioen berri eman du, horien zabalkunde masiborako bizkortasuna eta etorkizuneko erronketara azkar egokitzeko malgutasuna behar dutenak.