Lopez Atxurra: “Euskadiko industria energetikoa gara”

Emiliano Lopez Atxurra eta Jose Gregorio Luque, gaur, streaming bidezko jardunaldian.
“Ez dago trantsizio energetikorik indar industrial eta teknologikorik gabe”  azpimarratu du Emiliano Lopez Atxurra Petronorreko presidenteak, gaur,  “Eraldaketan bizirik iraun eta aurrera egitea” lelopean, streaming bidez egindako Findegiaren Urteroko Jardunaldian.  

“Petronorrek hidrogeno berdean, erregai sintetikoetan eta etorkizunean inbertitzen du. Euskadiko industria energetikoa gara eta konponbidearen parte gara”  esan du Lopez Atxurrak. Gainera, Petronorren eraldaketa estrategia defendatu du,  “teknologian txertatzea eta berritzea ekartzen du, produktuaren eraldaketa zero emisio garbietara bideratzeko”.

Jarraian, Petronorreko kontseilari delegatu Jose Gregorio Luquek 2020ko ekitaldiko emaitzak errepasatu ditu, segurtasunarekin hartutako konpromisoa bereziki nabarmenduz: “Segurtasunean jarrera orbangabea izateko gai izan gara”.  Hitzaldian, Petronorrek eraldatzeko duen borondatea, gogoa eta jendea nabarmendu ditu,  “orain jarrera hartzeko, egoteko eta trantsizioan aktore garrantzitsua izateko garaia da. Helburuak eta planak ditugu, Petronor une egokian dago eta kokapen egokian, gaitasuna dugu, eta etorkizun hobeagoa lortzeko ilusioa ere izan behar dugu “.

Repsoleko Negozio Industrialen eta Trading-eko zuzendari exekutibo Juan Antonio Carrillo de Albornoz-ek bereizi du lehiakortasuna  “faktore nagusi eta erabakigarria”  izango dela bizirauteko, aktiboen kalitatea ardatz garrantzitsuetakoa delarik, eta horretan Petronor ondo kokatuta dagoela. “Petronorren lanak garaiz egin dira”, erantsi du. Ildo horretan, etorkizunari begira, eraldakuntza “findegi baten izaera bera aldatzerainokoa” izango dela iritzi dio.