Petronorrek diplomak eman dizkie azken Operadore ikastaroan prestatutako 17 ikasleei

Familia argazkia 17 ikasleekin.
Petronorrek azken Kimika Instalazioko Operadore ikastaroan trebatutako 17 ikasleei dagozkien diplomak eman dizkie gaur.

Ekitaldia Somorrostro Irakas-gunean izan da, eta bertan izan dira Jose Ignacio Zudaire Findegiko Giza, Antolaketa, Erakunde Harremanen eta Ekonomia zein Finantza Sailaren zuzendaria, Antonio Lorenzo Ekoizpen zuzendaria eta Javier Laiseca Somorrostro Irakas-guneko zuzendaria, Petronorreko eta Prestakuntza Zentroko hainbat ordezkariekin batera, zeinek ikasleen “esfortzu eta ardura”  eskertu dute.

17 ikasleek (16 gizonek eta emakume batek) 2019ko abenduaren 12an hasi zuten ikasturtea, eta pandemiak eragindako geldialdia dela eta, gaur amaitu dute. Lanbide eta Somorrostro Irakas-gunearekin lankidetzan, prestakuntza teoriko-praktikoa formatu dualean jaso dute, prestakuntza-eredu berri hori sendotuz. Nabarmentzekoa da gazte horien %58a inguruko herrietakoak direla (Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbena). Guztiak lan-poltsa batean sartuko dira.

Ikastaroaren helburu nagusia findegirako behar bezala gaitutako pertsonak izatea izan da, Petronorren moduko instalazio sofistikatuak erabiltzeko gai izango direnak eta enpresaren segurtasuna eta ingurumenarekin lotutako alderdi guztiak ere bermatuko dituztenak.

Beren esperientzia eta konpromiso zein erantzukizun balioak helarazi dituzten barneko eta kanpoko 50 tutore baino gehiagoren dedikazioari eta lan onari esker, ikasleek eskuratutako gaitasunen maila apartekoa izan da.