Gainera, Somorrostro-Petronor taldeak “ondoen aurkeztutako” taldearen saria irabazi zuen eta, maila absolutuan lortutako garaipenari esker, Euskadiko eko-rallya antolatzen duen Real Peña Motorista Vizcaya-k saritzat eman dio 2021ean jokatuko den lasterketa horren hurrengo edizioan lehiatzeko aukera (ibilgailuaren lagapena eta tasak barne).
Lasterketa San Mameseko zelaigunean jokatu zen eta Greenpower Iberia-Bridgestone ibilgailu elektrikoen lehiaketari dagokion lehenengo proba izan zen, COVIDek eragindako geldialdiaren ondoren. Energia-eraginkortasuna abiaduraren gainetik lehenesten duen lasterketa honetan, zazpi ikastetxetako hamaika ibilgailuk parte hartu zuten guztira. Oraingoan, Bridgestonek babestutako probak Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren laguntza eta babesa izan zuen.