Somorrostro-Petronor taldearen GPZ-CAR ibilgailu elektrikoa, Bilbon garaile

“GPZ CAR” ibilgailu elektrikoa lasterketan.
Somorrostro HZko “GPZ EVO” ikasle-taldeak diseinatutako Somorrostro-Petronor  taldearen “GPZ CAR” ibilgailu elektrikoak 16 urtetik gorako gazteentzako F24 kategoriako garaipena lortu zuen joan den igandean, martxoak 14, Bilbon jokatutako Greenpower Iberia-Bridgestone ibilgailu elektrikoen lehiaketako lasterketan.

Gainera, Somorrostro-Petronor  taldeak “ondoen aurkeztutako” taldearen saria irabazi zuen eta, maila absolutuan lortutako garaipenari esker, Euskadiko eko-rallya antolatzen duen Real Peña Motorista Vizcaya-k saritzat eman dio 2021ean jokatuko den lasterketa horren hurrengo edizioan lehiatzeko aukera (ibilgailuaren lagapena eta tasak barne).

Lasterketa San Mameseko zelaigunean jokatu zen eta Greenpower Iberia-Bridgestone ibilgailu elektrikoen lehiaketari dagokion lehenengo proba izan zen, COVIDek eragindako geldialdiaren ondoren. Energia-eraginkortasuna abiaduraren gainetik lehenesten duen lasterketa honetan, zazpi ikastetxetako hamaika ibilgailuk parte hartu zuten guztira. Oraingoan, Bridgestonek babestutako probak Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren laguntza eta babesa izan zuen.