SOMORROSTRO PRESTAKUNTZA ZENTROAK ETA EDINOR-EK ESKOLETAKO LEHEN ENERGIA KOMUNITATEA ABIATU DUTE EUSKADIN

Javier Laiseca eta Juan Diego, TEK Somorrostroren aurkezpenean.
Zentroaren eraikinean 150 familia eguzki energiaz hornituko dituzten plaka fotovoltaikoak jarriko dira.

Somorrostro PZ-k eta Edinor-ek TEK Somorrostro aurkeztu dute gaur, Euskadin hezkuntza arloan sortzen den lehen Tokiko Energia Komunitatea, 150ra arte familiak energia berriztagarria autokontsumo partekatuan jaso ahal izateko. Ekimen honek efiziente eta iraunkorrago izatea ahalbidetuko die, euren herrian sortutako 0Km-ko energia kontsumituz eta bidesari eta kargu elektrikoak aurreztearen onuradun izanik.

Biek Euskadiko eskoletako lehen TEK abiatu dute gaur, TEK Somorrostro izenpean Zentroko teilatuan bertan sortuko den energia fotovoltaikoa jasotzeko autokontsumo partekatuko erreximenean 150 familia bilduko dituena. Nahi duten familiek gaur aurkeztutako TEK honen webgunean eman ahal dute izena (www.TEKSomorrostro.eus).

Instalazioak 85 kW-eko produkzio kapazitatea izango du, 192 eguzki plakaren instalazioaren bitartez, atmosferan 360 tona isurtzea eragotziko duena, familia hauek udalerrian 25 urtez CO2 xurgatzen leudekeen 1.400 zuhaitz landatzearen pare.

Europan energia merkatu berri bati begirako ildoei dagokienez Europako Batasunaren norabideei jarraiki, TEK hauek hiritarrek eta hiritarrentzat sortutako eredua dira, energia kontsumitzaile eta trantsizio energetikoaren protagonista modura horiek ahalduntzea sustatu eta, helburu bera partekatuz, hiri-kontsumo energetiko inklusibo eta iraunkorragoari lagun diezaioten helburu duena.

Egitasmo hau lotuta dago Somorrostro PZ eta Petronorren arteko aurreko lankidetza egitasmoarekin, AIGECO deitutakoarekin, zeinetan Eusko Jaurlaritzarekin batera bultzatutako berrikuntza programa baten baitan Zentroaren autokontsumorako 100 kW-eko instalazio fotovoltaiko bat jarri zen, garatutako biltegiratze sistemei eta algoritmiari esker Zentroaren ustiaketa energetiko egokia ahalbidetzen duena. Kontsumo energetikoaren optimizazio hau da Somorrostro PZ-k eta Edinor-ek orain familiei eskaini nahi diena.

Ekitaldi berean, Erakunde biek lankidetza hitzarmena sinatu dute elkarrekin ekimenak abiatzeko Somorrostroko hezkuntza komunitateak energiaren kudeaketa arduratsua eta iraunkorra sustatzen laguntzeko egin dezakeenaz jabetzeko ezagutza eta garapena sustatzeko, baina hezkuntza zentroan bertan zein udalerrian.

Hala, Javier Laiseca Somorrostro Prestakuntza Zentroko zuzendariak esan duenez ekimen honek “zentroko ikasleak energia berriztagarriko iturri batera gerturatzea ahalbidetuko du, bertatik ikasi eta energia iraunkorra sortzeko eredu berrietan hezita”, eta horren bitartez “Somorrostro PZ-ko hezkuntza komunitateak egitasmo zehatzetan gauzatzen ditu Nazio Batuen Garapen Iraunkorreko Helburuei atxikitutako iraunkortasuneko bere konpromisoak”.

Ekimen hau lotuta dago Edinor-ek hiritarra trantsizio energetikoan ahalduntzeko duen konpromisoarekin, efizientzia energetikoaren kultura sortuz eta kontsumo iraunkorra eta efizientea mesedetuko dituzten irtenbide berritzaileak garatuz.

Juan Diego Edinor-eko kontseilari ordezkariak honi dagokionez adierazitakoaren arabera “ekimen honen bidez hezkuntza komunitateko 150 familiak ez dute soilik %100 berriztagarria den energia kontsumituko baizik eta udalerrian bertan 0Km-ko energia berriztagarria sortuz egingo dute eta eragin urbanistikorik gabe egin ere, plakak Prestakuntza Zentroko teilatuan jartzen direnez gero”. Gainera, azpimarratu duenez “ekimenak denbora errealean datu eta informazio kantitate handia sortuko du TEK Somorrostroren inguruan parte-hartzen duten familiengan efizientzia energetikoaren kontzientziazioa eta kultura sortu ahal izateko”.

Somorrostro PZ Bilboko Gotzaitegiaren hezkuntza zentroa da, eta bere jarduera 12 urtetik gorako ikasleei zuzenduta dago 2030 Agendari eta Garapen Iraunkorreko Helburuei atxikitako ekintzen garapenaren bitartez garapen iraunkorrerako heziketan diharduena. Hezkuntza komunitateko eta bere inguruko egoera soziala eta ingurumenekoa hobetzeko bere konpromisoa hezkuntza komunitateak Zentroaren kudeaketa iraunkorrean duen parte-hartzea bultzatuz gauzatzen da.

Edinor Petronor taldearen eskumendekoa da, sistema energetikoan energia berriztagarriak integratzea bultzatu eta TEK izenpean Tokiko Energia Komunitateen eredua garatu duena. Eredu honen ezaugarria da hiritarrek euren udalerrian energia iraunkorra sor dadin ahalbidetzea, herriko estalkiak baliatuz eta faktura elektrikoan beti gehitzen diren bidesariaren zenbatekoak eta karguak autokontsumo partekatuko erreximenean aurreztuz.