Elías Unzuetak berretsi egin du “karbono gutxiko energia eskuragarri eta lorgarri” batekiko Petronor-Repsolek duen konpromisoa

Petronor Innovación-eko gerente Elías Unzuetak berretsi egin zuen atzo “karbono gutxiko energia eskuragarri eta lorgarri batekin”  Petronor-Repsolek duen konpromisoa. ‘Deskarbonizazioaren desafiotik Hidrogenoaren Euskal Korridorera’ izeneko bere aurkezpenean adierazi zuen, ‘Zero emisio: zer, zergatik eta zertarako’ topaketan, Deustuko Unibertsitateak Repsol Fundazioarekin lankidetzan antolatutakoan. Izan ere, jardunaldiaren irekiera instituzionalean Unibertsitateko errektore José María Guibert-ek eta Repsol Fundazioko presidenteorde António Calçadak parte hartu zuten.

Unzueta ‘aukera teknologikoen egoera klima-aldaketaren aurkako borrokan’ deritzan blokean aritu zen, Leyre Madariaga Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendariarekin eta Mariano Marzo Bartzelonako Unibertsitateko Repsol Fundazioa Trantsizio Energetikoaren Katedrako zuzendariarekin batera, José Luis del Val Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateko katedradunak moderatuta.

Petronorreko ordezkariak azaldu zuenez “2050eko zero isuri garbiko bide-orria ez da bakarrik gure operazioetako deribatuentzat, baizik eta baita gure horniketentzat eta gure produktuen erabilerarentzat ere”. Ildo horretan, 2050ean neutraltasun klimatikoa lortzeko abian dauden egitasmoak azaldu zituen:  “erregai sintetikoak, biogasa eta hidrogeno berdea”. “Guzti hori prozesuak eta produktuak deskarbonizatzeko, enplegua eta aberastasuna sortzen den bitartean”.  

Bere aurkezpenean zuzeneko isurien murrizketan lortutako emaitzez aritu zen, egungo prozesuan lorgarri diren emaitzak azpimarratzeko; deskarbonizazio hub-aren egitasmoez (e-fuelak eta pirolisi bidezko biogasa), erronka teknologikoa eta neutraltasun teknologikoaren eskaera nabarmenduz; eta Hidrogenoaren Euskal Korridoreaz, hidrogenoaren ekosistema berriaren garapenean lehiakorrago izateko lankidetzaren eta gaitasunak batzearen garrantziaz.

Elías Unzuetaren irudiko, 2020 eta 2030 arteko hamarkada “funtsezkoa izango da hurrengo hamarkadetarako beharrezkoa izango den garapen teknologikoko, eskalatuko eta balioztatze azeleratuko araua sortzeko”.  Hala, gehitu zuen desafiorik handiena mundu deskarbonizatu batean gure industriaren lehiakortasuna mantentzea dela eta ziurtasuna adierazi zuen hidrogenoaren zereginaz: “funtsezko elementua izango da zirkulua ixteko eta zero isuri garbiak lortzeko, energia berriztagarrien zabalkunderako aliaturik onena izatearekin batera”.