Petronor BBK KUNA 2030 KIDEAK programaren parte izango da, Bizkaian GIHak lortzeko aliantza handia

BBK Kuna 2030 Kideak aurkezteko ekitaldian ateratako familia argazkia.
Petronor BBK KUNA 2030 KIDEAK osotuko duten 83 erakundeetako bat izango da, Garapen Iraunkorrerako Helburuak lortzeko erakundeen arteko aliantza.  

2015ean, Nazio Batuek 2030 Agenda eta Garapen Iraunkorrerako 17 Helburuak hitzartu zituzten. 2030 Agenda ekintzarako deia da pobreziari amaiera emateko, planeta babesteko eta mundu osoko pertsonen duintasunaren alde egiteko. BBK KUNA 2030 KIDEAK sektore anitzeko aliantza bat izango da lankidetza eta berrikuntza bizkortzeko, Bizkaian 2030 Agenda aktibatu eta Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIH) lortzeko. Gainera, BBK KUNA 2030 KIDEAK programak 17 GIH +1 (euskara, euskal kultura eta gaitasun eleanitza garatzea) sartzen du.

Aliantzan, alde batetik, 17+1 AURRERAKIDE izango dira, GIH bakoitzeko bana +1; GIH bakoitzean trakzio-erakundeak izango dira, eta karga handiagoa izango dute 2030 Agenda lortzeko. Petronor 9. GIH “Industria, berrikuntza eta azpiegitura”-ko aurrerakide izango da, Puente Bizkaia eta Artecherekin batera.

Aliantzan KIDEAK ere izango dira, GIH jakin bat aurrera eramateko aukeratuak izan ez diren baina sarean parte hartzeko eta mundu hobea lortze aldera ahaleginak batzeko interesa erakutsi duten erakundeak.

BBK KUNA 2030 KIDEAK aliantzan parte hartzen duten guztiek konpromiso publikoa dute Bizkaia eraldatzeko eta etorkizun iraunkorragoa, bidezkoagoa eta zuzenagoa lortzeko.