EBk Petronorren egitasmo bat diruz lagunduko du karbono gutxiko teknologiak garatzeko berritzailea izateagatik

Europako Batzordearen Innovation Fund programaren finantziazioak babestu egingo du Repsol-Petronorrek CO2 eta hondakinetatik abiatuta agregakinen fabrikazioko lantegia eraikitzea. Agregakina eraikuntzako industrian, besteak beste hormigoiak eta errepideak egiteko, sarritan erabilitako material mota da.

Lantegi berriak, 2024.aren erdialdean Petronor inguruan abiatuko denak, hondakin mota ezberdinak erabiliko ditu, hala nola lehengaia eta karbonatazio azeleratuko teknologia, findegiak atzitutako CO2a sartzea ahalbidetuko duena. Honela, urtean 22.000 tona hondakin berrerabili eta 2.200 tona CO2-ko isuriak ekiditen dira. Agregakin berri hauek produktu tradizionalen ordezkoak dira, karbono hatza 16 aldiz gutxituz, eta kasuan kasu beharrezkoak diren propietate guztiak mantenduz.

Europako Batzordeko Innovation Fund programak finantziazioa ematen die eskala pre-komertzialetik gertuko karbono gutxiko teknologiak garatzeko egitasmo berritzaileenei. Europar bulegoan aurkeztutako 230etik gora egitasmoetatik, Batzordeak 32 bakarrik finantzatuko ditu eta aukeratutako proiektu bi Repsolenak dira, Petronorrena eta Puertollanoko beste bat.

-Project 101038931 – AGGREGACO2 Innovation Fund SSC-2020. EBk 3.168.000 €-rekin finantzatutako proiektua.