Alba Emission Free Energyk eta Donostia Zinemaldiak akordioa sinatu dute Green Challenge delakoa bultzatzeko

Emiliano López Atxurra eta José Luis Rebordinos, gaur goizean, Donostian.
Emiliano López Atxurra Alba Emission Free Energyko presidenteak, eta José Luis Rebordinos Donostia Zinemaldiko zuzendariak bi erakundeen arteko bi urterako lankidetza-akordioa sinatu dute gaur, Victoria Eugenia Antzokian, Green Challenge delakoa bultzatzeko.

Ekimen aitzindari honen bitartez, bi erakundeek trantsizio energetikoa bultzatzeko konpromisoa hartu dute, beste pauso bat emaez Garapen Iraunkorreko Helburuak betetzeko, zehazkiago esanda, 13. Helburua: ‘Klima babesteko ekintza’. 

Alba Emission Free Energyk, trantsizio energetikoaren eta deskarbonizazioaren jarduera guztiak –hidrogenotik tokiko energia-komunitateetaraino– biltzen dituen Petronorren filialak Zinemaldiaren aldeko babesa azaldu du hitzarmen honen bitartez. Emiliano López Atxurraren hitzetan, “Donostia Zinemaldia da enplegua sortu, teknologia garatu eta pertsonengan pentsatu nahiz ondo pasaraztea xede duen industriaren erakusleihorik onena, eta horretan energia-eraginkortasunak eta iraunkortasunak ere leku propioa dute”.

Prentsa oharra, hemen.