Iñigo Cobelok trantsizio energetikoan herritarrak eta kontsumitzaileak inplikatzearen garrantzia azpimarratu du

Iñigo Cobelo Naukas PRO ekitaldian eskainitako hitzaldian zehar
Iñigo Cobelok, Edinorreko Garapen zuzendariak,  “herritarrak eta kontsumitzaileak trantsizio energetikoan inplikatzearen garrantzia”  azpimarratu zuen atzo, Euskalduna Jauregian, Naukas zientzia-zabalkunderako jardunaldien X. edizioaren barruan antolatu zen Naukas PRO ekitaldian.

Cobelok adierazi zuen beharrezkoa dela  “energia-sistema garbi, eraginkor eta arrazoizko kostudun bateranzko trantsizio energetikoari ekitea, eta irtenbidea teknologien konbinazio bat da”. 

2021eko teknologiarekin energia-kontsumoaren erabateko deskarbonizazioa arrazoizko kostuetan bideraezina izan arren, Petronorren filiala den Edinorren Garapen zuzendariak elektrifikazioa aipatu zuen soluzioaren parte gisa,  “elektrizitatearen ekoizpena modu lehiakorrean deskarboniza daiteke gaurko garapen teknologikoarekin”.

Goizean Cobelok ‘Eficiencia energética y sostenibilidad’ elkartearen webinar batean parte hartu zuen. Bertan, TEK (Tokio Energia Komunitateak) ereduaren bidez Edinorrek garatzen duen tokiko komunitate energetikoen ezarpena zehaztu zuen, eta dagoeneko martxan daude San Mameseko zelaian, Somorrostro PZan, Zentrum Apaiztegian, Larraulen eta Zumarragan.

Webinarrean araudiaren egoera aztertu zen, garapen maila ezberdinean dauden energia komunitateen zenbait adibide eta egitasmoren bitartez, bai ikuspegi teknikotik zein ekonomikotik edo merkatuarenetik.