Petronor energia segurtasunez, eraginkortasunez, eskuragarritasunez eta iraunkortasunez hornitzea du erronka, eta, horretarako, berotegi-efektuko gasen (BEG) isuriak murriztu ditu, Pariseko Hitzarmenaren helburuak eta Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) betetzeko asmoz.
2019ko abenduan, Petronor-Repsolek 2050ean zero izurpen garbi izango dituen konpainia izateko estrategia ezagutzera eman zuen, helburu handinahi hori ezartzen duen sektoreko lehena izanik. 2021-2025 Plan Estrategikoak trantsizio energetikoan arrakastaz aurrera egiten jarraitzeko ibilbide-orria ezartzen du. Aurrerapen teknologikoari eta egungo zein etorkizuneko proiektuen hedapenari esker, konpainiak anbizio handiagoarekin heldu ahal die karbonoaren intentsitatea murrizteko helburuei. 2050ean neutraltasuna lortzen lagunduko dion deskarbonizaziorako bide berriak % 15eko murrizketa ezarri du Karbonoaren Intentsitatearen adierazlean 2025erako, % 28koa 2030erako eta % 55ekoa 2040rako, aurretik ezarritako % 12, % 25 eta % 50eko ehunekoen aldean.
Gainera, Petronor-Repsol Oil and Gas Climate Initiative-rekin (OGCI) bat egin du, jardun eta irtenbide teknologiko onenak partekatzeko eta OGCI Climate Investment inbertsio-fondoan parte hartzeko. Horrela, BEG isuriak eskala adierazgarrian murrizten dituzten teknologien garapenean hamar urtean 1.000 milioi USD inbertitzeko hartutako konpromisoa bideratuko du.