Klima aldaketaren aurkako borrokan

Gaur Klima Aldaketaren aurkako Nazioarteko Eguna da, giza jarduerak gure planetan duen eraginaren ondorio den egoera. Petronor bat dator gizarteak honi buruz duen kezkarekin, eta konpromiso irmoa hartu du planetaren batez besteko tenperaturaren gorakada 2º C-en azpitik mugatzeko asmoarekin, industriaurreko mailak kontuan hartuta.

Petronor energia segurtasunez, eraginkortasunez, eskuragarritasunez eta iraunkortasunez hornitzea du erronka, eta, horretarako, berotegi-efektuko gasen (BEG) isuriak murriztu ditu, Pariseko Hitzarmenaren helburuak eta Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) betetzeko asmoz.

2019ko abenduan, Petronor-Repsolek 2050ean zero izurpen garbi izango dituen konpainia izateko estrategia ezagutzera eman zuen, helburu handinahi hori ezartzen duen sektoreko lehena izanik. 2021-2025 Plan Estrategikoak trantsizio energetikoan arrakastaz aurrera egiten jarraitzeko ibilbide-orria ezartzen du. Aurrerapen teknologikoari eta egungo zein etorkizuneko proiektuen hedapenari esker, konpainiak anbizio handiagoarekin heldu ahal die karbonoaren intentsitatea murrizteko helburuei. 2050ean neutraltasuna lortzen lagunduko dion deskarbonizaziorako bide berriak % 15eko murrizketa ezarri du Karbonoaren Intentsitatearen adierazlean 2025erako, % 28koa 2030erako eta % 55ekoa 2040rako, aurretik ezarritako % 12, % 25 eta % 50eko ehunekoen aldean.

Gainera, Petronor-Repsol Oil and Gas Climate Initiative-rekin (OGCI) bat egin du, jardun eta irtenbide teknologiko onenak partekatzeko eta OGCI Climate Investment inbertsio-fondoan parte hartzeko. Horrela, BEG isuriak eskala adierazgarrian murrizten dituzten teknologien garapenean hamar urtean 1.000 milioi USD inbertitzeko hartutako konpromisoa bideratuko du.