Muskizko eta Abanto-Zierbenako 300 ikaslek baino gehiagok parte hartuko dute Petronorren II. Kultura Campusean

Muskizko eta Abanto-Zierbenako 300 ikaslek baino gehiagok parte hartuko dute, Petronorrek gaurtik, azaroaren 15etik, hilaren 30era bitartean, lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleen arteko bizikidetza-balioak sustatzeko asmoz antolatuko duen II. Kultura Campusean. Edizio honetan, 14 hitzaldi eskainiko dira guztira sei ikastetxetan, 6 eta 16 urte bitarteko ikasleen artean zenbait gizarte-arazoren inguruko errespetua, elkarrizketa eta sentsibilizazioa sustatzeko xedez.

Saio guztiak, jorratu beharreko gaietan trebatutako profesionalek emango dituzte, eta hartara, psikologoak, hezitzaileak nahiz jarduera fisikoaren zientzietako lizentziadunak tarteko direla. Parte hartzen duten Abanto-Zierbenako eta Muskizko sei ikastetxeek aukeratu dituzte hitzaldien gaiak (“A25. Berdintasuna eraikitzen. Elkarrekin genero-indarkeriaren aurka”, “Kirolaren onurak osasunean”, eta “Emozioetan hezten”), zein ikasturterako izango diren eta hizkuntza: euskara.

Horrela, Petronorren II. Kultura Campusak ikasleen garapenerako funtsezkoak diren hezkuntza arloko alderdiak irakasten eta kirol-jarduera sustatzen lagunduko du, bizi-ohitura osasungarriak mantendu eta pertsonen arteko errespetua bultzatzeko tresnatzat, haurtzarotik eta gaztarotik gizarte bidezkoago eta solidarioagoaren oinarriak finkatzen laguntzeko.