Petronor eta Repsoleko boluntarioek 34 haritz landatu dituzte Pobeñan

Boluntarioak haritzak landatzen.
Petronor eta Repsoleko boluntarioek, euren senideekin batera, 34 haritz landatu zituzten larunbatean Pobeñan, 1.000 m2-ko azalera batean, Repsol Fundazioak sustatutako Boluntariotzaren Nazioarteko Astea zela eta.  

Jarduera hori garatu den lursaila Petronorrena da, eta Pobeñatik Kobaronerako errepidearen ondoan dago. Aldez aurreko egokitze-lanak tokiko hornitzaile batek egin zituen, Delcoik, eta 1000m2-ko lur horretan sastrakak kendu eta zuloak egin zituen, ondoren boluntarioek landaketa egin ahal izateko.

FDI Fundazioaren laguntzaz garatutako jardueran, partaide guztiek hitzaldi informatiboa jaso zuten haritzak landatzeko moduari buruz. Gainera, txorientzako habi kaxak egiteko aukera izan zuten.

Ekimen hau, Euskadiko 2030 agendaren ildotik, Repsol Fundazioak, Petronorrek eta Erakunde Publikoek Boluntariotzaren Astea dela-eta antolatutako jarduera anitzen barruan kokatzen da, CO2 isuriak hartzen laguntzeko eta batez ere 13 zein 15 Garapen Iraunkorreko Helburuei (GIH) erantzuteko.