Hala, 2050erako isuri neto zero lortzeko konpainiak dituen estrategia eta konpromisoak aletu ditu, bai prozesuetan zein produktuetan, “merkatuek zein gizarteak monitorizatzen dituzten tarteko helburuak jarrita”.
Ikuspuntu horretatik, Hidrogenoaren Euskal Korridorearen garrantzia goraipatu du, hidrogeno berriztagarriaren eta erregai sintetikoen produkzioa zein ekonomia zirkularra ardatz dituela, eta Petronorren bultzatzeko gaitasuna nabarmendu du horren buru gisa.
Unzuetak adierazi du trantsizio energetikoa “bide-orri garbia eta segurtasun juridikoa dituen bidea” izan behar dela, enpresek euren gaitasunak gara ditzaten deskarbonizazioaren alde, beti “neutraltasun teknologikotik”. “Deskarbonizazioa gure gaitasun tekno-industrialetan oinarritu behar da”, laburbildu du. Bere hitzaldiaren ostean, talde parlamentario ezberdinetako galderei erantzun die Unzuetak.