Abiarazteak irauten duen artean, ezarritako segurtasun-prozedurak jarraituko dira. Hala ere, daitekeena da lantzean behin zuziren baten edo besteren garra gehitzea, baita soinua ere, beti ere findegiaz kanpoko batere eraginik gabe.
FCC Unitatea
Gainera, mantentze-lanen azken etapak amaitu ondoren, FCC Unitatea martxan jarri aurreko lanei ekingo zaie.
Lehenengo faseetako bat unitate honetako erregogorra lehortzeko eta ontzeko prozesua da. Prozesu hori aire beroa sartuz egiten da, hasieran haizatzailearekin bakarrik, eta ondoren labearekin eta haizatzailearekin.
Apirilaren 4an hastea aurreikusten den etapa honetan soinu-maila igo daiteke. Hori minimizatzeko eta zaratak inguruneari eragozpenik ez eragiteko, zarata leuntzeko gailuak instalatuko dira.
Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.