Hidrogeno Ekoizpeneko H3 Unitatea eta PSAk, abian

Petronorrek jakinarazten du gaur, apirilak 19, Hidrogeno Ekoizpeneko H3 Unitatea (2. Planta) abian jarriko dela. Bestalde, PSA instalazioa abiaraziko da, purutasun baxuko hidrogenoa baliatzekoa, HD3 Unitate Hidrodesulfuratzailean dagoena (2. Planta).

Abiaraztean ezarritako segurtasun neurriak jarriko dira indarrean. Dena den, garra handitu daiteke zuzian halakoren batean, baina hau ez da ezohikoa eta ez dauka arriskurik.

Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAKi, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.