Mikel Sanz muskiztarrak irabazi du Bizkaiko Errepideko Txirrindularitza Txapelketa 1. urteko kadete mailan

Mikel Sanz, Mendiz-Mendi Klubeko kideekin, Omar Fraile Eskolako txirrindulariekin eta frogako laguntzaileekin.
Mikel Sanz muskiztarra eta Mendiz-Mendi Omar Fraile Eskolako kideak irabazi zuen igandean Bizkaiko Errepideko Txirrindularitza Txapelketa 1. urteko kadete mailan. Marcos Merino Mendiz-Mendi Omar Fraile Eskolako txirrindulariak 2. urteko junior mailan hirugarren postua lortu zuen.

200 txirrindularik baino gehiagok hartu zuten parte Muskiz Udala Sari Nagusian, Mendiz-Mendi Omar Fraile Eskolak antolatutakoa eta Petronorren laguntza izan zuena. Proba Muskiz, Zierbena eta Abanto-Zierbena udalerrien artean egin zen.

Lehenengo lasterketa, 80 kilometrokoa, goizeko 10:00etan hasi zen, junior mailako txirrindulariekin. 1. urteko junior mailan Bingen Zatikak lortu zuen garaipena, Ander Irazabal eta Iker Bonilloren aurretik. 2. urteko junior mailan Mikel Arrasatek irabazi zuen Bizkaiko Txapelketa, Aimar Galdosek bigarren gelditu zen eta Marcos Merino Mendiz-Mendi Omar Fraile Eskola muskiztarreko txirrindulariak hirugarren.

Bigarren proba, 52 kilometrokoa, arratsaldeko 16:00etan hasi zen, kadeteekin. 1. urteko kadeteetan, Mikel Sanz muskiztarra eta Mendiz-Mendi Omar Fraile Eskolako kidea izan zen garaile, Ibai Villate bigarren eta Markel Aranaz hirugarren. 2. urteko kadeteen artean Iurdan García izan zen irabazlea, Dani Heras eta Mikel Aranzabalen aurretik.