“Eguzki Fest” arrakastaz itzuli da Muskizera

Produktu eta elikagai erakusketak, Eguzki Fest-en.
Joan den asteburuan Muskizera itzuli zen, arrakasta handiz, udaberriko Eguzki Fest jaia, usain eta zaporeen txokoak bezalako hainbat gunerekin. Horrez gain, haurrentzako tailerrak, zuzeneko musika eta dastaketa enogastronomikoak antolatu ziren, jendez betetako Meatzari plazan.

Hainbat jarduerek eta produktu (arropa, bitxiak, kosmetika, loradenda) zein elikagai (gozoak, ogia, txokolatea edo haragizko produktuak) erakusketek bete zuten Eguzki Fest, Petronorren babesaz.

Larunbatean txikiek hainbat tailer egiteko aukera izan zuten, hala nola izozkiak, gozogintza (tartak edo gailetak) eta poltsak kustomizatzea. Zuzeneko musika ere izan zen, “Versión acústica Band”- rekin, “Superalfa”-rekin eta “Pasajeros sin billete” taldearekin; baita artisau-produktuen dastatzeak ere: ogiak, ardoak, txokolateak, garagardoak edo gin-tonicak.

Atzo, igandea, udaberriko jaiak umeentzako tailer gehiagorekin eta dastaketa berriekin jarraitu zuen, adibidez kafea eta ostrak apardun edariekin, guztia pop klasikoen kontzertu batekin girotuta.