Elias Unzueta: “Berrikuntza apustu estrategikoa da enpresen eraldaketa kulturala bultzatzeko”

Elías Unzueta, biltzarrean.
“Berrikuntza arloko proiektuak azaldu behar dira, erabakiak modu informatuagoan eta leku eta une egokian hartzeko aukeratzat ulertuz, horien aplikazioak lehiatzeko abantaila ekar dezan”,  adierazi du Elías Unzueta Petronor Innovacioneko gerenteak, APD (Zuzendaritzaren Aurrerapenerako Elkartea) atzo eta gaur BECen zeharkako berrikuntzak erakundeen kulturan duen eraginari buruz egiten ari den Berrikuntzaren Nazioarteko bigarren Biltzarrean.

Enpresen eta adituen parte-hartzeaz hainbat sektoretako konpainia liderrek gainditu beharreko erronkak aztergai izan dituen berrikuntzari buruzko topaketa honetan, Unzuetak berrikuntza eraldaketa kulturalerako apustu estrategikotzat jo eta “aldaketaren aldekoenak diren pertsonekin bizkor-bizkor aurrera egin eta erreferente eta enbaxadoretzat lan egin dezatela” proposatu du.

Bestalde, Petronor Innovacioneko gerenteak azpimarratu duenez, “berrikuntza proiektua bera gauzatzea baino askoz ere harantzagokoa da. Askotan, hasierako proiektua irismen eta emaitza mugatua duen demoa edo prototipoa da. Hurrengo erronka handia proiektua eskalatu eta industrializatzea da, produkzio-eskalan aplikatzea. Baina hori ez da azken urratsa, izan ere, ondutako eragiketara iritsi behar da prozesu eta prozeduren erabateko integrazioa lortzeko, pertsonen lan egiteko modua barne. Eta jakina, une horretan lortutako emaitza ebaluatzeko, egiazko datuekin, proiekzioetan oinarritu gabe”.

Berrikuntzaren finantzaketari buruz antolatutako mahai-inguruan, Gonzalo Díez-Heppe Petronorreko Ekonomia eta Finantza zuzendariak argi utzi du, herrialde bat lehiakorra izan dadin, “funtsezkoa dela behar besteko tamaina duen enpresa-sarea izatea ingurune globalean lehiakorra izateko”. Horrekin batera, erabakigarritzat jo ditu digitalizazio-prozesua eta I+G+Bren aldeko apustua ekonomiaren lehiakortasuna hobetzeko.

Testuinguru honetan, Gonzalo Díez-Heppek I+G+B arloko laguntza-tresnen egonkortasunean aurrera egitearen aldeko apustua zehaztu du, “bereziki I+G+Bari laguntzeko Espainiako zerga-sistemarena eta enpresen segurtasun juridikoa indartzea xede duena”. Ildo honetan, “funtsezkotzat” jo du “I+G+Brako laguntza publikoen finantzaketa-baldintzak ebaluatzea enpresen beharretara egokitzeko, Europako Esparru Programan erabiltzen diren finantzaketa-tresnen antzeko eredu bateranzko bilakaera sustatuz, zeinetan, mailegu eta diru-laguntzen nahasketak ondo errespetatzen baititu hartzaileen ezaugarriak”. Horrela, “horrelako jarduerak babestea xede duten funts publikoen aprobetxamendu eta egikaritze maila handitzen da”, haren esanetan.