Repsoleko CEOak beren-beregi nabarmendu zuen Repsolen industria-eremuetan 2050ean zero isurpen garbiko helburua lortzeko egiten ari diren eraldaketa, eta deskarbonizaziorantz aurrera egiteko konpainiak hartu duen “konpromiso argi-argia” berretsi zuen, hidrogenoa xede horretarako tresna nagusietakotzat hartuta. Imazek apustu horren adibidetzat aipatu zuen Deskarbonizazio Huba, maiatzaren 27an Bilboko Portuan erregai sintetikoak ekoizteko izango duen instalazioaren lehen harria jarri zela gogora ekarriz.
Ildo horretan, “ekonomia osoa elektrifikatzea ezinezkoa dela” kontuan hartuta, errekuntza-motorrei “erregai sintetikoen bidez deskarbonizatzen” laguntzeko aukera ematearen garrantzia azpimarratu zuen, garapen teknologikoari esker. Horretarako, dagozkion laguntzen bitartez, ibilgailuen parkea berritzen eta automobilgintzaren sektoreari babesten laguntzeko eskatu zuen. “Egun dauzkagun gaitasun teknologiko eta industrialetan oinarritutako deskarbonizazioa defendatzen dugu”, laburbildu zuen.