Josu Jon Imazek trantsizio energetiko “justua, buruz eta anbizioz” egitea defendatu du

Raul Arza, Euskadiko UGTren idazkari nagusia, Josu Jon Imaz Repsoleko
Josu Jon Imaz Repsoleko kontseilari ordezkaria trantsizio energetikoa “artez, buruz eta anbizioz” egitearen alde agertu zen, neutraltasun teknologikoa oinarrizko zutabeetakotzat hartuz. UGT-FICAk ostegun eta ostiralean Bilbon antolatutako ‘Hidrogeno berriztagarria: energiaren etorkizuna’ izenburuko jardunaldian, “horniduraren segurtasunak” duen garrantzia azpimarratu zuen, baita kontsumitzaileak ekonomia deskarbonizatu bateranzko joanerak dakartzan kostuak ordaintzeko gaitasuna izatea ere.

Repsoleko CEOak beren-beregi nabarmendu zuen Repsolen industria-eremuetan 2050ean zero isurpen garbiko helburua lortzeko egiten ari diren eraldaketa, eta deskarbonizaziorantz aurrera egiteko konpainiak hartu duen “konpromiso argi-argia” berretsi zuen, hidrogenoa xede horretarako tresna nagusietakotzat hartuta. Imazek apustu horren adibidetzat aipatu zuen Deskarbonizazio Huba, maiatzaren 27an Bilboko Portuan erregai sintetikoak ekoizteko izango duen instalazioaren lehen harria jarri zela gogora ekarriz.

Ildo horretan, “ekonomia osoa elektrifikatzea ezinezkoa dela”  kontuan hartuta, errekuntza-motorrei “erregai sintetikoen bidez deskarbonizatzen” laguntzeko aukera ematearen garrantzia azpimarratu zuen, garapen teknologikoari esker. Horretarako, dagozkion laguntzen bitartez, ibilgailuen parkea berritzen eta automobilgintzaren sektoreari babesten laguntzeko eskatu zuen. “Egun dauzkagun gaitasun teknologiko eta industrialetan oinarritutako deskarbonizazioa defendatzen dugu”, laburbildu zuen.