La Arena hondartzako uraren kalitatea “bikaina” da

La Arena hondartza.
Bizkaiko bainu eremuetako azken osasun kontrolaren arabera, Muskiz eta Zierbena artean dagoen, La Arena hondartza higiene zein osasun egoera onean dago eta kalifikazio bikaineko urak ditu.

Aztertutako 22 hondartzen artean, La Arenaz gain, Ereaga, Arrigunaga, Azkorri, Barinatxe (Solandotes), Atxabiribil-Arriatera, Muriola, Plentzia, Gorliz, Armintzekoalde, Bakio, Aritzatxu, Laidatxu, Laida, Laga, Ogella, Karraspio eta Arrigorri ere egoera onean daude eta beren urak “bikainak” dira.

Txosten honen arabera, uraren kalitatea “ona” da Areetako, San Antonioko, Eako e Isuntzako hondartzetan.

Bainua librea da Bizkaiko hondartza guztietan.

Hondartzen okupazio maila ikusi, hemen.