La Arenako eta El Regatoko taldeek irabazi dute Herriarteko Katxete Bola-joko Txapelketa

La Arenako neskak Gonzalo Soto Jon Anderren Aitarekin eta Iñigo de Loyola Ortuzar Zierbenako alkatearekin.
La Arenako (Zierbena) emakumezkoen taldeak eta El Regatoko (Barakaldo) gizonezkoek Herriarteko Katxete Bola-joko Txapelketa eta Jon Ander Sotoren Oroimenezkoa irabazi zuten larunbatean, Zierbenako La Arenako karrajuan. Lehiaketak Petronorren babesa izan zuen.

Emakumezkoen txapelketaren 7. edizio honetan, La Arenak, 36 bolarekin, titulua berretsi zuen Nerea Cantera, Lorena Renovales eta Naroa Renovales bolariekin eta Mari Asun Amelibia armadorearekin. Bigarren, 31 bolorekin, Sanfuentes gelditu zen, Lainoa Garcia, Zuriñe San Martin eta Iraide San Martin bolariekin eta Javi Mendive armadorearekin. Hirugarren postua, 29 bolarekin, Uriosterentzat izan zen, Ainhoa Hernandez, Janire Gomez eta Veronica Zurdo jokalariekin, eta Aitor Zamarripa armadorearekin. Laugarrenak Gorostizako neskak izan ziren, bosgarrenak Durañonakoak eta seigarrenak El Regatokoak.

Gizonezkoei dagokienez, 27. edizioa jokatu zen eta El Regatok irabazi zuen, 57 bolarekin, Ivan Terreros, Alex Torres eta Javi Lores (egungo Bizkaiko eta Euskadiko txapelduna) bolariekin, eta Nerea Sanchez armadorearekin. Bigarren La Arena izan zen, 56 bolarekin, Oscar Familiar, Garxea Amelibia eta Javi Gorostiaga bolariekin, eta Yoli Solana armadorearekin. Hirugarren Gorostiza geratu zen, 47 bolarekin, Pedro Maza, Jorge Vazquez eta Tomas Mazarekin, Joseba Suarez armadore izanik. Laugarren Ugarte izan zen, txapeldun 2021ean, 46 bolarekin; bosgarren Urioste, 44 bolarekin; seigarren Sanfuentes, 25 bolarekin; eta zazpigarren La Cuesta, 16 bolarekin.

Aurreko edizioan bezala, txapelketa hau Jon Ander Soto bolari gaztearen oroimenezkoa izan zen. Bere aitak, Gonzalok, familiarekin batera, egurrezko garaikur polita eman zien karraju irabazleei.