Pandemiak eragindako geldialdiaren ondoren, Pobeñako herritarrek Sokorroko erromesaldia berreskuratu dute, eta gaur Ama Birjinaren prozesioan izan dira, ermitatik San Nikolas Barikoaren elizaraino. Bertan hilabete bat egongo da.
Prozesioa 11:30etan izan da eta ondoren Meza Nagusia ospatu da Oihartzuna Abesbatzaren emanaldiarekin. Hala ere, lehenengo meza goizeko seietan egin da. 13:30etan 5 Bilbaínos taldeak Pobeña musikaz bete du, eta 18:30etan, berbena Sua taldearekin.
Petronorren laguntza duen jaietako egitaraua atzo, hilak 7, hasi zen eta larunbatera arte luzatuko da, gustu guztietarako ekintzekin: rock & Roll-ez betetako berbenak, parrillada, diskofesta, paella lehiaketa, erromesaldia, trikitilariak, etab.