Sokorroko erromesaldia bueltan da Pobeñan

Sokorroko Ama Birjina, gaur, ermitatik prozesioan irtetzen.
Pandemiak eragindako geldialdiaren ondoren, Pobeñako herritarrek Sokorroko erromesaldia berreskuratu dute, eta gaur Ama Birjinaren prozesioan izan dira, ermitatik San Nikolas Barikoaren elizaraino. Bertan hilabete bat egongo da.  

Prozesioa 11:30etan izan da eta ondoren Meza Nagusia ospatu da Oihartzuna Abesbatzaren emanaldiarekin. Hala ere, lehenengo meza goizeko seietan egin da. 13:30etan 5 Bilbaínos taldeak Pobeña musikaz bete du, eta 18:30etan, berbena Sua taldearekin. 

Petronorren laguntza duen jaietako egitaraua atzo, hilak 7, hasi zen eta larunbatera arte luzatuko da, gustu guztietarako ekintzekin: rock & Roll-ez betetako berbenak, parrillada, diskofesta, paella lehiaketa, erromesaldia, trikitilariak, etab.