Unzueta: “Berriztagarriak bai, baina etorkizuna multienergetikoa izango da”

Elias Unzueta, Fernando Plazaola (UPV/EHU), Arkaitz Urdapilleta (Ekonomisten Euskal Elkargoa), Leire Astigarraga (Goiener) eta Guillermo Basañez-Unanuerekin (EVE), webinarrean.
“Energia berriztagarria, segurua eta ekonomikoa behar dugu, baina gure garapen ekonomikorako aukerak bilatu behar ditugu, deskarbonizazio eta trantsizio prozesu honetan ze posizio eta ze erabaki hartu behar ditugun. Etorkizun multienergetiko baterantz goaz, eta aukera guztiak aztertu behar dira”,  azpimarratu zuen atzo Elias Unzueta Petronor Innovacioneko gerenteak, Ekonomisten Euskal Elkargoak, Bilbon, krisi energetikoak ekonomia eta gizartean duen eragina aztertzeko antolatu zuen webinarrean.

Eliasek energia, ekonomia eta gizartearen garapena oso lotuta daudela aipatu zuen: “Energia aldaketak eragiten dituen magnitudea da eta krisiak ere aldaketak ekartzen ditu. Klima aldaketa jasaten ari garen eta bizi garen krisi momentu honetan hidrogenoa bide bat izan daiteke. Deskarbonizazioa gertatuko da eta gure industria zein baliabideak aprobetxatu behar ditugu, eta eraldaketa prozesu honetan buru belarri egon. Inflexio puntu batean gaude eta urruneko ikuspuntua izan behar dugu, etorkizunerantz mugitu”.

Ildo horretatik, Elias Unzuetaren iritziz, gizartea ikuspuntua aldatzen ari da, energia ekoiztearen eta erabiltzearen arteko erlazioa gero eta hurbilagoa delako, horregatik gizartean eraginkor izatearen beharra gero eta nabariagoa izango da. Adibide gisa, Tokiko Energia Komunitateen eredua aipatu du.