Mello Saria bueltan da ibilaldi txiki solidarioarekin

Mello Sariaren kartela.
Larunbatean, urriak 15, Muskizera itzuliko da Mello Saria, 8-9 kilometroko ibilaldi txikiarekin eta 400 metroko igoera maldarekin, paseoa eman nahi duen edonori zuzendua, baina bereziki txikienei. Kirol ekintza solidario honek Petronorren babesa du, eta Arnasa Bizkaiko Fibrosi Kistikoaren Elkartea lagunduko du.

Ibilbidea 10:30etan San Juan plazan hasiko da; ondoren, industrialdea zeharkatuko du, eta gero, Melloko mendigunean sartuko da, La Campatik, Posaderoko anoa-guneraino igotzeko, neguko bidetik. Itzulera hainbat pista lotuta egingo da; Los Riosetik La Caseriaraino eramango gaituzte eta handik Ikastolatik igaro eta plazara itzuliko gara. Aurreikusitako denbora 1 ordu eta 50 minutu, eta 3 ordu eta 30 minutu bitartekoa izango da.

Izen‑emateak aurrez aurre egin daitezke Muskizko pilotalekuan hilaren 14an (ostirala), 17:00etatik 19:00etara, edo 15ean (larunbata), 08:00etatik 10:00etara (ibilaldia hasi baino lehenago).

Informazio gehiago, hemen.