Petronorrek minbiziaren aurkako borrokarekin kolaboratu du

Asko izan dira stand-era gerturatu direnak Minbiziaren Aurkako Elkartearekin kolaboratzeko.
Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Eguna dela eta, Bizkaiko Minbiziaren Aurkako Elkarteak stand-a jarri du gaur Petronorren, gaixotasun honen eta elkarteak eskaintzen dituen zerbitzuen berri emateko.

Elkarteko bi boluntariok informazio-liburuxkak eta papar-hegalean jartzeko begiztak banatu dituzte findegiko langileen artean,  “gaixotasun honen inguruan sentsibilizatzeko eta zenbait jarduera ditugula eta Elkartean laguntza eska daitekeela jakinarazteko”,  azaldu du Raquel Arribas boluntarioak.

Informatzeaz gainera, Petronorreko langileek kausarekin kolaboratu ahal izan dute, bularreko minbiziari buruzko merchandisinga eskuratuz, hala nola oihalezko eta silikonazko eskumuturrekoak, eguzkitako betaurrekoak, galtzerdiak, lokarriak eta kontzertu solidariorako sarrerak. “Langileen harrera bikaina izan da. Edozertan laguntzeko prest agertu dira eta oso atseginak izaten ari dira”,  zioen gaur goizean Begoña Becerril boluntarioak. Honenbestez, ordubete baino gutxiagoan betaurrekoak eta oihalezko eskumuturrekoak agortuta zeuden.