Ordezkaritza Mikel Amundarain Eusko Jaurlaritzako Industriako sailburuordearekin batera etorri da, eta haiekin izan dira José Ignacio Zudaire Petronorreko Giza, Antolaketa, Erakunde Harremanen eta Ekonomia zein Finantza zuzendaria eta Manuel Núñez Petronor Innovacioneko zuzendaria.
Bileran, Elías Unzueta Petronor Innovacioneko gerente ere izan da, eta deskarbonizazio, CO2 bilketa, erregai sintetikoen ekoizpena eta ekonomia zirkularraren inguruko planen azalpen zehatza eskaini du. Halaber, Arturo Fernández Goyenecheak Petronorrek hidrogenoa sortzeko, aplikatzeko eta banatzeko bideratutako proiektuen berri eman du.
Bilera teknikoa eta informatiboa amaitu ondoren, Japoniako ordezkaritzak finketa instalazioak ezagutzeko aukera izan du, baita bertako segurtasun eta kontrol sistemak bertatik bertara ezagutzeko ere.