Japoniako Enbaxadako ordezkaritzaren bisita

Manuel Núñez, Elías Unzueta, José Ignacio Zudaire, Yoji Kitamura, Shinichiro Miyaguchi eta Hanae Yoshiba, Petronorren.
Japoniako Enbaxadako ordezkaritza batek, Yoji Kitamura Ekonomia sailburua buru, Petronor bisitatu du gaur, konpainia multienergetikoaren eraldaketa prozesua ezagutzeko

Ordezkaritza Mikel Amundarain Eusko Jaurlaritzako Industriako sailburuordearekin batera etorri da, eta haiekin izan dira José Ignacio Zudaire Petronorreko Giza, Antolaketa, Erakunde Harremanen eta Ekonomia zein Finantza zuzendaria eta Manuel Núñez Petronor Innovacioneko zuzendaria.

Bileran, Elías Unzueta Petronor Innovacioneko gerente ere izan da, eta deskarbonizazio, CO2 bilketa, erregai sintetikoen ekoizpena eta ekonomia zirkularraren inguruko planen azalpen zehatza eskaini du. Halaber, Arturo Fernández Goyenecheak Petronorrek hidrogenoa sortzeko, aplikatzeko eta banatzeko bideratutako proiektuen berri eman du.

Bilera teknikoa eta informatiboa amaitu ondoren, Japoniako ordezkaritzak finketa instalazioak ezagutzeko aukera izan du, baita bertako segurtasun eta kontrol sistemak bertatik bertara ezagutzeko ere.