Petronorrek diplomak eman dizkie Etengabeko Prozesuko Operadore izateko azken ikastaroan trebatutako 29 ikasleei

Ekitaldian parte hartu dutenen familia-argazkia.
Petronorrek gaur entregatu ditu Etengabeko Prozesuko Plantako Operadore izateko azken ikastaroa gainditu duten 29 ikasleei dagozkien diplomak.

Ekitaldia Somorrostro Heziketa Zentroan izan da, eta bertan izan dira Antonio Lorenzo, Produkzio zuzendaria, eta Maxi Domínguez, Pertsonen eta Talentuaren koordinatzailea, konpainiako eta Zentroko beste ordezkari batzuen artean, eta Findegiko Produkzio Zuzendaritzako tutore eta irakasleen lan ona eta dedikazioa eskertu dute, ikasleak trebatzen eta tutoretzetan aritu baitira.

Lorenzok nabarmendu duenez, Petronorrek “jende arduratsua eta lanerako gaitasuna duena” bilatzen du, eta Domínguezek “Petronorren balioak” zerrendatu ditu, “pertsonenganako, segurtasunarekiko eta ingurumenarekiko errespetua” oinarrizko modura aipatuz.

21 eta 45 urte bitarteko 29 ikasleek – 25 gizonek eta 4 emakumek – apirilean hasi zuten prestakuntza, eta urriaren 31n amaitu. Lanbideren eta Somorrostro Prestakuntza Zentroaren laguntzarekin, ikastaroak 728 orduko prestakuntza teorikoa eta formatu dualeko praktikak izan ditu.

Gainera, prozesua gainditu duten ikasleak Petronorren kontratatuko dira sei hilabeterako. Horrela, trebatzen jarraituko dute ostean Petronorren lan-poltsan sartzeko. Ekitaldian, ikastaroan zehar izan diren hiru ikasle onenen ahalegina eta lana espreski aitortu da, eta amaitzeko luntx bat egin da.