Petronorrek 2022ko balantzea egin du, etorkizuneko erronkei begira

Petronorren Urteko Jardunaldia, San Mamesen.
Petronor San Mames estadioan Urteko Jardunaldia izaten ari da gaur. Konpainiaren egungo egoera eta aurre egin beharreko etorkizuneko erronkak aztertzeko topaketa, mugarri berrien protagonista izaten eta bikaintasunaren bidea urratzen jarraitzeko. Enpresa multienergetikoko sailetako 250 pertsona inguru bildu dira jardunaldi honetan.

Juan Abascal Repsoleko Industria Eraldaketako eta Ekonomia Zirkularreko zuzendari nagusiak eman dio hasiera topaketari. Bideokonferentzia bidez konektatu da bertaratutako guztiekin. Ondoren, Emiliano López Atxurrak, Petronorreko presidenteak, Konpainiaren estrategiaren eta etorkizuneko erronken berri eman du. Petronorreko kontseilari delegatu José Gregorio Luquek 2022ko emaitzak eta lorpenak aurkeztu ditu, baita 2023rako helburu eta jarduera ildo nagusiak.

Segurtasuna eta ingurumena; operazioak; fidagarritasuna eta mantenua; pertsonak eta antolaketa; eta Petronor Innovación ere hizpide izango dituzte gaur goizean, proiektu estrategiko berriez gain.

Jardunaldian, halaber, Mario Alonso Puig doktorearen motibaziozko mintzaldia eta Ivan Marten Orkestrako presidente eta Petronorreko kontseilariaren hitzaldia izango dira.

Arratsaldean, Andoni Zubizarreta futbolari ohiak “Taldean Jokatzen” erakutsiko die bertaratutakoei.