Petronor eta Repsolen Ekonomia Zirkularreko proiektuak garatzeko taldeak O.C.O Technology Ltd bazkide teknologikoaren bulegoak bisitatu ditu, Erresuma Batuan.
Bisita honek mineralizazio-proiektuak ezartzen dituen erronketan aurrera egiteko balio izan du, baita jarduera-programan eta Europako Batzordearekin hartutako konpromisoetan aurrera egiteko ere.
Proiektu honen helburua Petronorren instalazioetan sortutako CO2a berrerabiltzea da, hiri-hondakinak erraustetik eratorritako errautsak ekoagregakin bihurtzeko, ondoren eraikuntzaren sektora bideratuta. Horrela, hondakinak zabortegira bidaltzea saihesten da, bigarren bizitza bat emanez.
Proiektu hau Europako Batzordeak finantzatu du Innovation Funds-en bidez, 3,2M €-rekin.