Petronor-Repsolen Ekonomia Zirkularreko proiektuak garatzeko taldeak O.C.O Technology Ltd-ek Erresuma Batuan dituen bulegoak bisitatu ditu

Jesús Rubio, Peter Gunning, Elías Unzueta, Lourdes Andrés, Sofía Bullón, Teresa Beneitez, Ainhoa Martín, Carlos Pascual, Lizzie Bayley eta Tom Bissett.
Petronor eta Repsolen Ekonomia Zirkularreko proiektuak garatzeko taldeak O.C.O Technology Ltd bazkide teknologikoaren bulegoak bisitatu ditu, Erresuma Batuan.

Bisita honek mineralizazio-proiektuak ezartzen dituen erronketan aurrera egiteko balio izan du, baita jarduera-programan eta Europako Batzordearekin hartutako konpromisoetan aurrera egiteko ere.

Proiektu honen helburua Petronorren instalazioetan sortutako CO2a berrerabiltzea da, hiri-hondakinak erraustetik eratorritako errautsak ekoagregakin bihurtzeko, ondoren eraikuntzaren sektora bideratuta. Horrela, hondakinak zabortegira bidaltzea saihesten da, bigarren bizitza bat emanez.

Proiektu hau Europako Batzordeak finantzatu du Innovation Funds-en bidez, 3,2M €-rekin.