Arturo Fernández hidrogenoarekin lotutako proiektuen Alba-Petronorreko arduradunak egin zien harrera, eta Hidrogenoaren Euskal Korridorearen baitako estrategia azaldu zien, Euskadin hidrogeno-ekosistema bat sendotzekoa dena. Estrategia horren helburua industriaren deskarbonizazioan eta hari lotutako ekipamenduaren manufaktura-gaitasunen eta teknologiaren garapenean laguntzea da.
Gainera, Japoniako ordezkaritzaren interes handiko proiektuen errepasoa egin zen, hala nola 2,5 MW-eko elektrolizagailuarekin eta Abanto Zierbenako parke teknologikoaren proiektuarekin lotutakoena. Era berean, Japoniako enpresek Hidrogenoaren Euskal Korridorean duten parte-hartzea ezagutu nahi izan zuten, baita lankidetzarako aukera berriak aurkitzeko interesa azaldu ere.