Japoniako Fukushimako prefekturako ordezkaritzak Petronor bisitatu du bere egitasmoen berri izateko

Bileran parte hartu zutenak, Muñatonesen.
Fukushimako prefekturatik etorritako Japoniako ordezkaritzak Petronor bisitatu zuen joan den ostegunean, konpainia lantzen ari den hainbat proiekturen berri izateko. Eusko Jaurlaritzako Kanpo Ekintzako, Energiaren Klusterreko eta Nazioartekotzeko Euskal Agentziako kideekin batera, Akifumi Suzuki Fukushimako prefekturako Gobernuaren hurrengo belaunaldiko industria dibisioko zuzendaria izan zen bileran Japoniako ordezkaritzaren burua.

Arturo Fernández hidrogenoarekin lotutako proiektuen Alba-Petronorreko arduradunak egin zien harrera, eta Hidrogenoaren Euskal Korridorearen baitako estrategia azaldu zien, Euskadin hidrogeno-ekosistema bat sendotzekoa dena. Estrategia horren helburua industriaren deskarbonizazioan eta hari lotutako ekipamenduaren manufaktura-gaitasunen eta teknologiaren garapenean laguntzea da.

Gainera, Japoniako ordezkaritzaren interes handiko proiektuen errepasoa egin zen, hala nola 2,5 MW-eko elektrolizagailuarekin eta Abanto Zierbenako parke teknologikoaren proiektuarekin lotutakoena. Era berean, Japoniako enpresek Hidrogenoaren Euskal Korridorean duten parte-hartzea ezagutu nahi izan zuten, baita lankidetzarako aukera berriak aurkitzeko interesa azaldu ere.