Petronorrek 57 milioi euro inbertituko ditu energia-eraginkortasuna hobetzeko

Petronorrek geldialdia hasiko du gaur, astelehena, findegiko 2. Planta delakoan, destilazio eta desulfurazio unitateetan zehazkiago esanda, baita horiekin lotutako beste unitate batzuetan ere, eta horren ondorioz, fintzeko instalazioen jarduera osoaren % 40 baino gehiago etengo da.

57 milioi euroko inbertsioa eta 50 egunetik gorako iraupena tarteko, geldialdi honetako inbertsio teknologikoak instalazioen energia-eraginkortasunaren hobekuntzan eta biojeta nahiz 2,5 MWeko elektrolizagailua fabrikatzeko konexioetan erabiliko dira, baita mantentze-lanei dagozkien berrikuspenetan ere.

Hori guztia funtsezko bi helburu lortzeko asmoz, segurtasuna eta berrikuntza alegia, Petronorrek pertsonen zein ingurunearen alde hartutako konpromisoaren harira.

Enpleguaren nahiz jarduera ekonomikoaren sorreraren ikuspegitik, 27 enpresa kontratatu dira lanak egiteko, eta horietatik 12 euskal enpresak dira. Geldialdian 1.000 pertsonak baino gehiagok lan egingo dute Petronorren egunez egun, eta puntako egunetan 1.200 langile ere arituko dira lanean.

Langile guztiek, Petronorreko ohikoek zein aldi batekoek, segurtasunari buruzko berariazko prestakuntza jaso dute.

Geldialdiaren ondoren, Petronorrek euskal ekonomiaren eragile bihurtu diren industria-instalazioak “estreinatuko” ditu, zuzeneko 1.014 lanposturi, zeharkako 6.200 lanpostu baino gehiagori eta Euskadiko produkzioaren balio osoan duen % 7,8ko pisuari eutsiz.

Prentsa oharra, hemen.