Petronorrek Muskizko baso-suteak kaltetutako lursail baten basoberritzean lagunduko du

Ekimenaren kartela.
El Cerro de La Llosa Kirol zein Kultura Elkarteak, Petronor, Muskizko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, La Caixa Fundazioa, dohaintza pribatua eta udalerriko ikastetxeen laguntzaz, 19.000 metro karratuko basoberritzea egingo du Muskizen, urtarrilean eta otsailean, suteek suntsitutako eremu batean.

2019ko martxoan, 110 hektarea inguru erre zituen baso sutea izan zuen Muskizek, eta herriko hainbat mendi kaltetu zituen, haien artean, Mello. Meatzaldeako udalerriko mendi enblematikoa da, urtero Mello Saria hartzen duena, El Cerro de La Llosa Kirol zein Kultura Elkarteak antolatzen duen kirol proba. Horregatik, elkarte honek 600 zuhaitz autoktonoren landaketa antolatu zuen urte horretan bertan (haritzak, pagoak, arteak, bortuak, urkiak, etab.), Muskizko ikastetxeetako ikasleen laguntzaz. Basoberritzea erdi eginda zegoenean, COVIDa heldu zen eta ekimena gelditu egin zen. Azkenean, Foru Aldundiak amaitu zuen.

Pandemiaren ostean, normaltasuna berreskuratu ondoren, El Cerro de La Llosa Kirol zein Kultura Elkarteak jarduera honi berriro ekitea erabaki du, eta Muskizko ikastetxeetako 600 ikaslek baino gehiagok hartuko dute parte. Suteek suntsitutako azaleraren 19.000 metro karratu ingurutan, 900 zuhaitz autoktono landatuko dira (pagoak, gaztainondoak, urkiak, arteak, etab.), mendien edertasuna eta faunaren bizitza berreskuratzeko, eta ingurumena hobetzen laguntzeko.

Elkarteak eskerrak eman nahi izan dizkio Petronorri, “ingurumena babesteko proiektu hauetan parte hartzen duelako”.