Bartzelonako Diputazioko Garapen Ekonomiko, Turismo eta Merkataritza Arloko diputatuek, Eva Menor Cantador presidentea buru dutela, Petronorren instalazioak bisitatu dituzte gaur, Hidrogenoaren Euskal Korridoreari eta beste energia-proiektu berritzaile batzuei buruzko informazioa biltzeko asmoz.
Garapen Ekonomikoko Arloko diputatuak, halaber, Bartzelonako hainbat udalerritako zinegotziak dira, PSC-CP, ERC-AM, Junts, Cs eta Tot per Terrassa alderdien ordezkari gisa.
Bartzelonako ordezkaritzari harrera egin diote Emiliano López Atxurra Petronorreko presidenteak, José Ignacio Zudaire zuzendaritzako kide eta BH2Cko presidenteak, Manu Núñez Petronor Innovación-eko zuzendariak eta Aitor Arzuaga Alba-Petronorreko zuzendari nagusiak.
Bileran, TEK Tokiko Energia Komunitateak eratzeko formulak Katalunian izan duen harrera onaren berri eman da, Edinor Petronorren filialak proposatutakoa.