Bartzelonako Diputazioko Garapen Ekonomikoko Arloak Petronor bisitatu du

Emiliano López Atxurra, José Ignacio Zudaire, Manu Núñez eta Aitor Arzuaga, Bartzelonako Diputazioko Garapen Ekonomiko, Turismo eta Merkataritza Arloko diputatuekin, Muñatonesen.
Bartzelonako Diputazioko Garapen Ekonomiko, Turismo eta Merkataritza Arloko diputatuek, Eva Menor Cantador presidentea buru dutela, Petronorren instalazioak bisitatu dituzte gaur, Hidrogenoaren Euskal Korridoreari eta beste energia-proiektu berritzaile batzuei buruzko informazioa biltzeko asmoz.

Garapen Ekonomikoko Arloko diputatuak, halaber, Bartzelonako hainbat udalerritako zinegotziak dira, PSC-CP, ERC-AM, Junts, Cs eta Tot per Terrassa alderdien ordezkari gisa.

Bartzelonako ordezkaritzari harrera egin diote Emiliano López Atxurra Petronorreko presidenteak, José Ignacio Zudaire zuzendaritzako kide eta BH2Cko presidenteak, Manu Núñez Petronor Innovación-eko zuzendariak eta Aitor Arzuaga Alba-Petronorreko zuzendari nagusiak.

Bileran, TEK Tokiko Energia Komunitateak eratzeko formulak Katalunian izan duen harrera onaren berri eman da, Edinor Petronorren filialak proposatutakoa.