Janire Castrillo historialariak Erdi Aroko emakumeei buruzko hitzaldia eskainiko du Petronorreko Salazar Jauregian

Janire Castrillo historialariak hitzaldia eskainiko du Petronorreko Salazar Jauregian.
“Nola bizi ziren emakumeak Bizkaian Erdi Aroan?”  da Janire Castrillo historialariak martxoaren 11n, larunbata, eguerdiko 12:00etan, Petronorren instalazioen barruan dagoen Salazar Jauregian emango duen hitzaldiaren izenburua.

El Pobaleko Burdinolak Petronorren laguntzaz antolatutako hitzaldian, Janire Castrillok garai hartako errealitateak aztertuko ditu, kolektiboaren aniztasuna kontuan hartuta (emakume nobleak, klase xumeetakoak, dontzeilak, ezkonduak eta alargunak…). Lan-munduan nola integratzen ziren eta emakumeen lanbide ohikoenak zeintzuk ziren azalduko du. Halaber, nola parte hartzen zuten gizarte-ingurunean eta zein ziren garai hartan indarrean zeuden emakume onen eta txarren ereduak ezaguztera emango ditu. Gainera, gizonezkoei ez bezala, eremu publikoan jarduteko emakumeei eragiten zieten mugez hitz egingo du, eta eremu publikoan sartzeko eta, kasu batzuetan, beren agintea gauzatzeko eskura zituzten bideez.

Hitzaldiaren ondoren, bisita gidatua egingo da Muñatones Gaztelura.