G1, Gordin 1 eta 1. Zuziaren geldialdia

Petronorrek jakinarazi nahi du gaurtik aurrera G1 Gasolioak Desulfuratzeko Unitatea gelditzeari ekingo zaiola, eta apirilaren 25etik aurrera Gordin 1 Unitatea geldituko dela, programatutako mantentze-lanak egiteko.

Geldialdiak irauten duen artean, ezarritako segurtasun-prozedurak jarraituko dira.  Hala ere, litekeena da zuziaren garra eta unitateen ur-lurruna handitzea.

Era berean, apirilaren 27tik aurrera, 1. Zuzia gelditzeko sekuentzia hasiko da. Zuzia piztuta dagoela, unitate horri lotutako lineak lurruntzen hasiko dira, eta usainaren gehigarri neutralizatzaile bat sartuko da, kanpoan eragin dezakeen eragina murrizteko. Lurruntze-prozesua gehigarriarekin amaitu ondoren eta aurreikusitako segurtasun-protokoloei jarraituz, itzali egingo da.

Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.